Egokituriko BizHirik etxebizitzaren erakusketa urtarrilera arte luzatuko da

17.12.15
Gizartea

BizHirik’ azoka tematikoa asteburuarekin bat agortu zen. Balantzea positiboa da; erakundea, udal gizarte zerbitzuak eta ‘Spara’ kooperatiba baikor daude egindako lan eta ekimenarekin. Eta hori antzematen da baita ere hitzaldietara nahiz erakusketara joan diren pertsonen adierazpenetatik, hainbatek “ekimena herrian bertan egiteagatik eta erreformaz edo egokitzapen zehatzen etxebizitzak hobetzeko dauden aukerak bildu eta erakusteagatik”. Bizitzan zehar gure zirkunstantziak eta ezaugarriak aldatzen doaz. Hortaz, gurekin bat eta gure beharren arabera alda dezakegu gure etxea? Hori da mamia, azokak erantzun nahi izan dioen galdera nagusia. Zahartzen goaz, urteak metatuz bizitzan. Aldiz, urteei bizi(a/garritasuna) jarri diezaiokegu? Erantzuna baiezkoa da, gure etxean eroso bizitzeko aukerak izan baditugulako, baldin eta etxebizitza gurekin bat garatzen eta gure beharretara egokitzen badugu-.

BizHirik azokak hainbat ondorio eta datu utzi dizkigu eta garrantzitsuenak ondorengaoak dira:

  • Erakusketa hilabete eta erdiz luzatuko dela, urtarrila amaitu bitartean. Erakusketa gunea Izarra Centre eraikinaren 5. pisuan kokatuta dago. Bertan Ermuan nagusi edo ohikoen dugun etxebizitza pilotu baten errepresentazio prestatu da neurri errealera –eskalara-. Bertan gela bakoitzerako dauden aukerak eta gomendioak erakusten dira. Sparak bisita gidatuak egiten jarraituko du eta aldez aurretik hitzordua hartu beharko da. Horrez gain, partikularki ere joan ahal izango dugu erakusketara. Ordu eta egunak zehazteke daude, hemendik gutxira ezagutaraziko dituztelarik. Luzapen honen arrazoia jende gehiagok erakusketaren espazioa ezagutzeko aukera izan dezatela da.
  • Gure osasun, jarduera fisiko, heldutasun edo hiri abegitsuagoaren inguruko hitzaldietara ere pertsona ugari bildu izan da. Ostiraletik igandera bitartean 12 hitzaldi izan dira eta horietan bataz beste 60 lagun inguru bildu izan da, hainbat momentuan auditoriumeko aretoa bete izan delarik. Ostegun eta ostiralekoetan errehabilitazioa eta etxebizitzen egokitzapena izan dira hizpide, zahartzaroko elkarbizitzarekin eta udalak ematen dituen diru-laguntzarekin bat. Larunbat eta igandeko gai nagusia osasuna izan da eta hainbat atal landu dira; elikadura, jarduera fisiko eta adimenarena, emozioen osasuna, eta abar….
  • Azkenik, esan behar, azokak eta hitzaldiak herritar ezberdinendako hirigintzaren inguruan eginiko hausnarketa hurbildu digutela. Esan bezala, hitzaldietara bataz beste 60 lagun inguru bildu izan da, hainbat momentuan auditoriumeko aretoa bete izan delarik. Bertaratutakoek aktiboki parte hartu izan dutelarik, saio bakoitzean galderak egin eta esperientziak kontrastatu izan baitituzte. Guztiaren berri luze eta zabala eman da BizHirik ekimenak abian jarri duen webgunean eta ekimenaren berri zabaltzeko zabaldu diren blog eta sare sozialetan. Material asko dago eta hori gure eskura dugu. Goza eta balia dezagun.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko