Wikipediara jauzi egin dute Emakumeen ahalduntzerako Eskolek
Emakumeen Jabekuntza Eskolen programak jada badu bere tartea Wikipedia entziklopedia askean. Euskaraz nahiz gaztelaniaz ikusgai dago artikulua, eta Euskal Autonomi Erkidegoko puntu ezberdinetan hainbat urtez egindako lanaren inguruko informazio guztia biltzen du.
Euskal Autonomi Erkidegoko udalerrietako Ahalduntze Eskolak hogei Udal ingurutako berdintasun alorrek bultzatzen dituzte, eta euren helburua gizartean eta politikan emakumeen parte-hartzea bultzatzea da.
2003an Basaurin hasi zen eskola horien ibilbidea, eta hurrengo urtean batu zen Ermua. Horrela, 2005. urtean Bizkaiko Jabekuntza Eskolen Sarea sortu zen, eta egun ia hamar kide ditu. Ekimen gehiago sortzeko erreferentea izan da sare hori, eta EAEn jada oso zabalduta daude Ahalduntzerako Eskolak.
Orain, programarekin lotutako informazio guztia –hastapenak, ibilbidea, non jarri den martxan, zein diren bere helburuak– ikusgai dago sareko entziklopediarik ezagunenean. Programa abian duten udalerrietako berdintasun teknikariek sarean, elkarlanean osatu dute artikulua, eta berdintasun politiken alde lan egiten duten pertsonen laguntza izan dute.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko