Haurrentzako Gabonetako kanpaina hasi da Ermuan

18.12.15
Kultura eta Gazteria

Gaur hasiko dira Gabonetako oporrak Ermuko ume askorentzat, eta hori kontuan izanda, etxeko txikientzat hainbat ekintza antolatu dira herrian.

Bihar, larunbata, jolasak, tailerrak, puzgarriak eta abar egongo dira Orbe Kardinala plazan. Ekimena Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkarteak (EMOE) antolatu duen jardunaldiaren baitan dago, eta honako ordutegia izango du:

    • 12:30etatik 14:30etara eta 16:30etatik 19:30etara: puzgarriak eta jolasak haurrentzat.
    • 13:00etatik 14:00etara: Mickey eta Minnie etorriko dira, gaztetxoekin jolastera.
  • 18:00etatik 20:00etara: haurrentzako tailerrak egingo dira. ‘Apaindu zure Gabon zuhaitza’.
  • 18:00etatik 20:00etara: gabon kalejira ‘Pispilu abesbatzarekin’.
  • 20:00etan: Txokolatada herrikoia.

Jai girora gerturatuta, abenduaren 24an Olentzero Txiki helduko da Ermura, eta 11:00etatik aurrera, Orbe Kardinala plazatik abiatuta, kalejira egingo da.

Eguberrien ostean, abenduaren 26an Gabonetako Haur Parkea zabalduko da udal kiroldegian. Puzgarriak, ohe elastikoak, ludotekak, bideojokoak, jolasak eta tailerrak izango dira bertan. Eguneko sarrera bi euro kostatuko da, eta urtarrilaren 4ra arte izango da zabalik, 11:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara. Dena dela, abenduaren 31n arratsaldez eta urtarrilaren 1ean egun osoz itxita egongo da.

Abenduaren 26an bertan Ermua Antzokiak ongietorria emango dio Poxpolo eta Konpainiari. Pailazoen ikuskizun dibertigarria eskainiko du taldeak, etxeko txikienentzat gozagarri. Antzezpena 17:00etan hasiko da, eta sarrerak 4 eurotan daude salgai.

Hilaren 29an, asteartea, urteko azkeneko obra antzeztuko da Antzokian. Glu-Glu Produkzioak taldeak “Hiru txerritxoak” ikuskizuna ekarriko du Ermura, eta 17:00etatik aurrera ikusi ahal izango da lau euroren truke.

Urtero bezala, abenduaren 31n Olentzero menditik gure kaleetara jaitsiko da 18:00etan, eta Orbe Kardinala plazan egingo zaio agurra. Egun batzuk geroago, urtarrilaren 5ean, gauza bera egingo dute Hiru Errege Magoek, eta ohiko kabalgata ospatuko da.

Datozen egunetan egingo diren ekintza guztien inguruko informazioa, kartel honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian