Lobianora datorkigu ‘Dixie Town’ taldea ‘Same Old Story’ diskoa aurkeztera

18.12.15
Kultura eta Gazteria

Dixie Town taldeak emanaldia eskainiko du bihar ilintzean, Ermuko Lobiano Kulturgunean. Sarrerak 8 euro balio dute eta aldez aurretik eros daitezke Lobianon bertan, Kutxabank entitatearen orotariko kutxazain sarean nahiz bere webgunean. Taldea bere azken lana aurkeztera dator, estudioan grabatu duen eta Same Old Story titulua duen laugarrena, berri-berriena.

Dixie Town taldeak orain beste jauzi kualitatibo bat egin du estudioan grabatutako laugarren lan honekin -Same Old Story-. Hendrik Röeverrek ekoitzia da Kantabrian duen Guitar Town recordings aterpean. Sekzio erritmiko sendoa, lirika zimikatzen duen edo astun zarrastatzen duen gitarra jotzailea, Hammond oliotsua...

Hirurogeita hamargarren urteetako soinua ateratzen duen taldea da Dixie Town, hard blues eta musika psikodelikoa egiten du. Vigon sortu zen 2007an, eta zuzeneko gordina egiten dute, handia; edo “lodia eta hantustetsua” eurek dioten moduan. Ingelesez mintzo da musikari hirukote hau, musika amerikarren gustura adierazteko modua du, hirurogeita hamargarren urteetako musikaren kutsuarekin, oso bluesy. Hendrik Röver (Los DelTonos) musikariarekin grabatutako lan berria aurkeztuko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian