Hogeita zortzi dendek parte hartuko Gabon erakusleihoen herriko VI. lehiaketan

22.12.15
Gizartea

Hogeita zortzi dendek parte hartuko Gabon erakusleihoen herriko VI. lehiaketan. Izen-ematea abenduaren 16ko egunean itxi zen. Izena eman dutenek jada apainduta dituzte erakusleihoak. Hortaz, herritarrok dendetatik pasa gaitezke lanak ikustera eta webgune honetan uzten dizuegun herri bozketan parte hartu eta gustukoena aukeratzera. Bozketa zabalik mantenduko dugu abenduaren 31ko gauerdira artean. Bozketan parte hartzen duten guztien artean, establezimenduek emandako produktu sorta zozketatuko da.

Bozkatzeko formulario

Bozkatzeko formulario ondo betetzeko argibideak:
  • Bete datu pertsonalak.
  • Gehien gustatzen zaizun erakusleihoa aukeratzeko hautatu beren eskerrean dagoen borobila.
  • Formularioaren beheko atalean Balioak gorde dioen botoia sakatu.

Lehiaketaren helburua merkatariek beren erakusleihoak apaindu eta jantzi ditzatela da, Gabon giro handiago eta koloretsuagoa izan dezagun gure herrian. Parte hartzaileek erakusleihoak jantzita eta prest eduki behar dituzte inskripzioa itxi eta biharamunetik datorren urteko urtarrilaren 6a bitartean. Egun horietan, erakusleihoek argiztatuta izan behar dute, gutxienez gaueko 10ak bitartean.

Epaimahaia establezimendu guztietatik pasako da, konposizio eta muntaiak baloratzeko. Kideak ondoko aspektuak baloratuko dituzte: kalitatea, konposizioa, irudi komertziala, produktuak aurkezteko modua, sormena, berrikuntza, eta abar… Lehiaketaren irabazleari sari moduan modernizazio proiektua gauzatzeko analisia egingo zaio, horretan lagunduz.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude