Aitor Hernandez, jaun eta jabe Oñatin

22.12.15
Kirolak

Aitor Hernandez (Specialized-Ermua Impulso) Espainiako txapeldunak denboraldiko hamabigarren garaipena lortu du Oñatiko lasterketan. Bigarren sailkatu zen Julen Zuberori minutu bat baino gehiagoko aldea atera zion Hernandezek.

Euskadiko Txapelketarako astebeteren faltan iritsi da garaipena, eta bere buruarekin seguruago sentitzeko balio dio ermuarrari: “Hasieratik dena eman dut. Irabaztea zen aukera bakarra, eta neure bertsiorik onena aurkitu nahi izan dut. Tartea irekitzeko aukera izan dudanean, aurrera jarraitu eta nire lasterketa egiten saiatu naiz. Beti esaten dut aurrera begiratu behar dela, eta horixe egin dut”.

“Irabazteak beti ematen du poza, edozein lasterketatan dela ere, beraz, gustura nago egindakoarekin. Legazpin zazpi egun barru jokatuko den Euskadiko Txapelketarako gogotsu nago. Beti lasterketa gogorra izaten da, maila handikoa. Lerro berean mantendu behar da, lanean jarraitu eta denboraldiko hurrengo helburuak betetzeko indarrak hartzeko”, zehaztu du txirrindulariak.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da