Erakusleihoen VI. Lehiaketako saria ‘Modas Cande’k irabazi du
Epaimahai teknikoak ez du lan erraza izan, 2015eko erakusleihorik onena hautatzea ez baita samurra izan. Establezimendu irabazlea Diputazio kalean dagoen ‘Modas Cande’ izan da. Saria establezimendua hobetzeko akzioa gauzatu asmoz aholkularitza teknikoa jasotzea izango da, 600€ren balioa duena herriko merkataritza modernizatzeko prozesuarekin aurrera jarraituz. Horrez gain, epaimahaiak bigarren saria esleitu dio ‘Cocoliso’ dendari. Saria bera izango da, baina kasu honetan hobekuntza puntuala egiteko, 150€ren balio baitu. Epaimahaiak Gabon VI. lehiaketan partaide diren 28 establezimenduak ikustera pasa zen astelehenean.
Epaimahaiak kontutan hartu dituen irizpideen artean ondokoak ditugu: kreatibitatea, originaltasuna, argiak, diseinua, produktuaren integrazio edo txertatzea, errealizazio edo konposizioaren zailtasun maila, adierazitako kontzeptua eta aurkezpena orokorra. Aspektu guzti horiek uztarketa eta neurketa orekatua kontutan harturik eman izan du epaimahaiak bere erabakia.
Irabazlea hautatzea ez da erraza izan, hausnarketa eta puntuazioaren arabera 1ngo saria ‘Modas Cande’ dendari eman zaiolarik. Lehena hautatzeak lana eman bazuen, bigarrena are gehiago, asko baitzeuden merezi zutenak. Kideen artean hausnartu eta eztabaidatu ondoren, bigarren saria ‘Cocoliso’ delakoari ematea erabaki zuten.
Udal Tokiko Garapen alor antolatzailearen ustez azpimarragarri dira bi gauza; parte hartze kopurua –iaz baino 5 establezimendu gehiago- eta lehiaketara aurkeztutako askoren kalitate eta txukuntasuna.
Lehiaketa ez da oraindik amaitu. Bezero, ikusle eta herritarrok ere badugu zer esan. Gure iritziz onenari eta gehien gustatu zaigunari bozka diezaiokegulako. Ermuarrok aukeratutakoarentzat 200€ balio duen saria emango zaio, establezimendua hobetzeko akzioa gauzatu dezan, Bozka zabalik jarraitzen du webgune korporatibo honetan. Epea abenduaren 30eko gauerdia bitartean. Bozkatzen dutenen artean produktu sorta zozketatuko da.
Lotutako albisteak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du