Estreinatu berri den negurako irakurketak

23.12.15
Udal Liburutegia

Ermua, Ondarroa, Markina-Xemein, Iurreta eta Durangoko liburutegiek neguko denboraldi honetarako liburu eta ikus-entzunezkoen gomendioen gida argitaratu dute.

Neguan ze berri? izenburupean, adinka antolatutako hogeita hamar titulutik gora batzen dira. Lehenengo atalak familia artean irakurtzeko obrak eskaintzen ditu, gurasoek edo pertsona helduek euren seme-alabekin gozatzeko gomendatzen direnak. Bigarren atalak, aldiz, Lehen hitzak izenekoak, irakurtzen hasten ari direnentzako proposamenak biltzen ditu. Ondorengo kategoriek gainontzeko adinentzakoentzako irakurgaiak eskaintzen ditu, haur, gazte eta helduentzat. Atal berezi bat ere bada, sormen esperientziak biltzen dituen materialez osatua.

Gidaren azalak Isthmus argitaletxeak argitaratutako Paul Hope ilustratzailearen irudia darama.

Gidako material guztiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean eskuragarri daude. Gidak herri bakoitzaren liburutegiko ordutegi eta informazioarekin pertsonalizatuta daude, eta  liburutegi bakoitzak gidari zabalkundea nola eman (digitala, papelean..) erabaki du.

Lan horrek liburutegien artean egiten den elkarlana erakusten du. Agerian uzten du, era berean, baliabideen optimizazioari, lanaren banaketari eta esperientzi-trukeari ematen zaion balioa eta babesa. Izan ere, azken helburua gure erabiltzaileei baliabide praktikoak eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzea da.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.