Aitor Hernandez Euskadiko aurtengo Ziklokroseko txapeldun

28.12.15
Kirolak

Aitor Hernandez kirolariak (Specialized-Ermua Impulso entitateek babesten dutena) aurtengo Euskadiko Ziklokroseko txapelketa eskuratu zuen atzokoan, Legazpiko V. Ziklokrosa irabazi eta gero, aurten korrituko duen azkena. Titulua hirugarrenez lortzen du ermuarrak, iazkoan Ruiz de Larrinaga garaitu baizitzaion. Atzoko lasterketan ez zen gorabeherarik izan, Aitorrek hasieratik  erasoa jo eta erritmo bizia jarri zuen, helmugan bakarrik sartuaz. Podiumean Aitorrekin bat izan ziren Ruiz de Larrinaga eta Zubero, bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez gurren.

Hernandezek garaipena nahi zuenez hasieratik gogor ekin zion probari, guztien aurretik helmugaratuz. Amaitu ostean honako hitzak esan zituen Hernandezek: “Hasieratik ondo sentitu naiz, eroso bizikletaren gainean. Gaurko helburua irabaztea zen eta lortu dut. Pozik nago, titulu garrantzitsua baita, babesa ematen didaten euskal etxeei dedikatzen diedana”.

2016ko lehen asteburuan bueltatuko da Aitor zisrkuituetara. Aurreikusita ditu bi karrera, zapatuan Torrelavegan (Santander) egongo da eta domekan Ormaiztegin. Ea egun onak dituen. Zorte on!

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da