San Silbestre proba herrikoiaren VI. edizioa korrituko

30.12.15
Gizartea

Gaztela-Leoneko Atletismo Elkarteak eta Ermuko Ostots Triatloi Taldeak elkarlanean jardun eta herriko VI. San Silvestre lasterketa antolatu dute, beste urte batez. Ekimena jada urteroko hitzordu bihurtu da, aurreko edizioetan oso harrera ona izan arrakasta lortu ondoren pertsona ugariren partaidetzarekin. Lasterketa lehiakorra izan ordez herrikoia izango da eta urteari agur esateko korrituko da, urtearen azken egunean –abenduaren 31n-. Probari hasiera emango zaio arratsaldeko 5etan. Irteera eta helmuga Orbe kardinalaren plazan egongo dira. Edonork har dezake parte eta doakoa da.

Bete beharreko ibilbidea Merino Memorialean erabiltzen den bera izango da eta horrek 2,5 kilometroko luzera izango du. Antolatzaileek iragarri dutenez bi bira eman ahal i zango dira, lehenengoa taldeak beteko da parte hartzaile guztiak elkarrekin batera joanez. Bigarrena aldiz, libre izango da eta korrikalari edo parte hartzaile bakoitzak erabakiko du bere abiadura. Nahi duen guztiak har dezake parte, doakoa baita. Parte hartzeko modu guztiak baliozkoak izango dira: oinez, korrika eginez, haur jaio berrien gurditxoaz, gurpil-aulkiaz, mozorroturik, eta abar… Urteari amaiera emateko proposamen ezin hobea, lagun arteko giro paregabean kirola eginez, gaueko afarirako gose izateko. Anima zaitez eta hartu parte!

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude