Olentzerok urteari agurra emango dio Ermuan, ohiturari jarraiki

30.12.15
Gizartea

Olentzero Ermurako bidean da. Gure herrira bihar iritsiko baita, urteko azken egunean, Gabon zaharrean. Ohiko legez, biharko kalejira ‘Txindurrik’, dantza eta txistu taldeak, antolatu du, zeina arratsaldeko 6etan abiatuko den. Hiriguneko kaleetan zehar ibili ondoren Orbe Kardinalean amaituko da ekitaldia. Plazan ikazkinari agur esango zaio, panpinari sua eman eta erre ondoren. Txindurrik sare sozialean duen orrialdean ikusgai dituzue iazko edizioaren argazki hainbat.

Euskal Herriko herri gehienetan Olentzeroren etorrera 24an ospatzen bada ere, Ermuan 31n egiten diogu harrera. Horren arrazoia argitzeko gerra sasoira joan beharra dago. Olentzero ospatzeko kalera taldean irten ahal izateko agiri eta baimen guztiak behar ziren garaira hain zuzen ere, behin batean, baimenok ez ziren 24rako iritsi eta egun horretan ezin izan zen kalejirarik egin. Hala eta guztiz ere, ermuarrek ez zuten etsi eta baimenok eskuratu ahala, atzerapenez bazen ere, ekitaldia egitea erabaki zuten urteko azken egunean. Harrez geroztik, urtez urte, Olentzero Ermura 31n etortzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude