Imagen
Poza eta sari ugari banatu ditu Olentzerok gutunen lehiaketan
04.01.16
Euskara
‘Olentzerori gutuna’ ekimeneko irabazleen artean sariak banatu ziren pasatu den abenduaren 30ean. Udaleko Euskara Sailak eta liburutegiak bultzatu dute lehiaketa, eta herritarren artean oso harrera ona izan du.
Guztira 234 gutun aurkeztu dira deialdira, inolako adin mugarik gabe. Eskutitzak Olentzerok jaso ditu liburutegian, eta bertan banatu dira sariak. Beatriz Gamiz Euskara, Kultura eta Gazteria alorretako zinegotzia eta Udaleko Euskara teknikaria ere bertan izan dira.
Egitasmo horrek herritarrek euskaraz inolako beldurrik gabe idaztea zuen helburu nagusia; eta horretaz gain, umeen artean euskarazko jolasak suspertzea.
Sari banaketako argazki galeria eta irabazleen zerrenda uzten dizuegu. Zorionak guztiei!
Lotutako albisteak
Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin