Astearte honetan iritsiko dira Errege Magoak Ermura

04.01.16
Kultura eta Gazteria

Olentzeroren bisitaren ostean, egutegian gorriz markatutako beste egun bat datorkigu bihar: Ekialdeko Errege Magoen itzulera. Urtero bezala, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan izango ditugu ohiko kabalgata egiteko.

Bihar, urtarrilak 5, aurreko urteetan erabilitako karroza ikusgarrietara igo eta herriko kaleetan zehar ibiliko dira hiru erregeak. Kalejira 18:00etan hasiko da, eta Sallabente auzotik abiatuta, 634 errepidea igaroko dute, Abeletxeko bidera iritsi arte. Hortik, Goienkale, Okinzuri, Zubiaurre, VI. Mendeurrena, San Pelaio zeharbidea, Zearkale eta Kaltxangoko bidegurutzea gurutzatuko du kabalgatak. Azkenik, 19:00ak inguruan, Orbe Kardinalaren plazara iritsiko dira Errege Magoak, bertako haurrekin egon eta hitz egiteko.

Kabalgata udaltzainek zabalduko dute eta, hauen atzetik, Irulitxa fanfarrea eta ekialdeko izarra joango dira. Kabalgatako segizioaren inguruan zuziak edo lastargiak daramaten 75 boluntario izango dira.

Inoiz baino gozoki gehiago

Aurtengo kabalgatan, 720 kilo gozoki eta 1000 piruleta banatuko dituzte Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek herriko haurren artean. Izan ere, ohiko 600 kilo karameloz gain, Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak 120 kilo gozoki eman ditu, bihar banatu daitezen.

Bestalde, gogoratu nahi da arratsaldeko 17:00etan, kabalgataren aurretik, Ekialdeko Errege Magoek Ermuko zahar-etxeko pertsonak bisitatuko dituztela.

Lotutako albisteak

Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du
Imagen
27.06.25
Santixauak 2025: ia ehun jarduerako egitarau anitza eta parte-hartzailea

Beatriz Gamizek aurkezpenean tokiko kolektiboen inplikazioa azpimarratu du eta bizikidetza, askatasuna eta errespetua eskatu ditu jai inklusibo eta seguruez gozatzeko
Imagen
26.06.25
Elektrojaia taldea XVII. edizioari ekiteko irrikaz

Ekainaren 27 eta 28ko ostiral eta larunbatean ospatuko da, Martxoak 8ko plazan eta Betiondon