Droneak saihesbideko obrak kontrolatzeko
Ermuko saihesbidea eraikitzeko lanek aurrera jarraitzen dute, eta duela aste batzuetatik, zaintza sistema berezi bat dute. Izan ere, lanek ingurugiroan duten eragina kontrolatzeko, droneak eta zundak erabiltzen ari dira.
VisionTech4Life proiektu teknologiko berritzailea dago horren atzean, FULCRUM ingeniaritzak, ERABI ikus-entzunezko teknologiak eta DeustoTech ikerketa teknologikoko institutuak osatzen dute pasatu den irailean martxan jarritako proba pilotua. Interbiak eta BEAZ ere partaide dira, eta 2016ko azaroan amaituko da froga, gutxi gorabehera.
Gaur bertan, urtarrilaren 7a, saihesbidearen bulegoan proiektuari buruzko informazio panelak instalatu dira.
VisionTech4Life proiektua aitzindaria da Europan, eta obra zibilek ingurugiroan duten eragina atzeman eta murrizteko konponbideak aurkitu nahi ditu. Azken helburua jasangarritasun maila eta lehiakortasuna hobetzea da.
Proiektu horri esker, uneoro benetako informazioa jaso daiteke. Gainera, sistemak kostu urria du, eta sentsoreek euren kabuz jarrai dezakete lanean, sarean edo modu independentean. Horrela, informazioa mugikorren edo webaren bitartez eskuratu daiteke, eta alertak sortu eta ingurumena zaintzeko programak jar ditzake martxan.
Ermuan orain arte honakoak instalatu dira: bi zunda atmosferiko, bi ur-zunda, obraren irudi panoramikoa ateratzeko sistema bat, fotogrametriako dron bat eta dron hiperespektral bat. Guztiekin saihesbidearen obrak ingurunean duen inpaktua neurtuko da.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da