2016ko inauterietako kartelak aurkezteko azken astea

08.01.16
Kultura eta Gazteria

Duela aste batzuk iragarri genuen moduan, Ermuko Udaleko Kultura Sailak inauterietako kartelen lehiaketa jarri du martxan aurtengoan ere. Jai koloretsu horiek otsaileko lehen astean ospatuko dira Ermuan.

2016ko inauterietako kartela aukeratzeko lehiaketa ixtear da jada; lanak aurkezteko epea datorren ostegunean, urtarrilaren 14an, amaitzen da.

Edozein pertsonak parte har dezake lehiaketa horretan, eta sari bakar bat banatuko da, 500 eurokoa. Kartela osatzeko edozein teknika erabili daiteke, baina derrigorrez bete beharreko baldintza batzuk ere badaude.

Lan guztiek gutxienez 42x30zm-ko eta gehienez 48x33zm-ko neurria izango dute, eta ‘Carnavales de Ermua 2016ko Inauteriak’ izan beharko dute idatzita nahitaez.

Obrak Lobiano Kultur Gunean aurkeztuko dira (Goienkale 10, 48260 Ermua, Bizkaia), lanegunetan 9:00etatik 21:00etara. Kartelak behar bezala bilduta eta euskarri gogorrean aurkeztuko dira, kaltetu ez daitezen. Azalean ‘2016ko inauteriak kartel lehiaketa’ idatziko da hizki larriz, eta barruan, gutunazal itxi batean, egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia jasoko dira txarteltxo batean.

Epaimahaiak obrak aztertuko ditu, eta urtarrilaren 16an jakinaraziko du zein den garailea.

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak, dokumentu honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian