Aitor Hernandez, Espainiako Txapelketara bidean

08.01.16
Kirolak

Aitor Hernandez (Specialized – Ermua Impulso) Torrelavegara joango da gaur bertan, igandean Kantabriako herrian jokatuko den Espainiako Txapelketa dela eta. Txirrindulariak lekua ezagutzen du, pasatu den larunbatean bigarren postuan amaitu baitzuen bertan, baina zirkuituan hainbat aldaketa egin dituzte egunotan.

2.800 metroko luzera du ibilbideak, eta, Hernandezen hitzetan, “bide oso lasterra” da: “Aurreikuspenen arabera, euria egingo du etengabe, baina hala ere ez dut uste pisutsua egingo denik. Oraindik ez ditut aldaketak ikusi, baina gehitu duten enborrak eta kurba bihurtu dituzten zuzenek lasterketa geldotu eta itzuliak luzatu ditzakete. Beraz, geldiuneen ostean martxa azkar errekuperatzea oso garrantzitsua izango da”.

2013an Navian eta 2015ean Gijonen txapeldun izan ostean, Specialized – Ermua Impulso taldeko txirrindularia Espainiako hirugarren txapelaren bila doa Torrelavegara. Horretarako “gogo biziz” dagoela aitortu du: “Aurten inoiz baino jende gehiago dago txapela eskuratzeko aukerekin. Ni oso ongi sentitzen naiz, eta %100a emateko gogoz nago. Lasai egon eta nire aukeretan sinetsi behar dut, orain arte lan ona egin baitut. Ziurrenik, eta beti bezala, Ruiz de Larrinaga izango da ‘gerra’ gehien emango duena, baina nire ardura nagusia neure lasterketa egitea eta dudan onena ematea da”.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da