Mugibili bilatzailea aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak Ermuan

11.01.16
Kirolak

Berri onak kirolzale guztientzat: Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak EAEko kirol eskaintza osoa ezagutu ahal izateko sistema berri bat jarri du martxan.

Mugibili du izena, eta Euskadin egin daitezkeen kirol ekintza eta ekimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, batzen dituen bilatzailea da. Erreminta horrek inguruan dituzten ekintza fisikoak aurkitzeko erraztasunak eskainiko dizkie hiritar guztiei.

Bilatzaileak modu eraginkorrean funtzionatu ahal izateko, ezinbestekoa da eragile publiko eta pribatuek webgunean presentzia izatea, inguruan dituzten pertsonengana eta bezero izan daitezkeenengana iritsi ahal izateko.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak hainbat informazio hitzaldi antolatu ditu udalerri ezberdinetan. Topaketa horietako bat Ermuan izango da; zehazki, datorren astelehenean, urtarrilaren 18an, Lobiano Kultur Guneko ikus-entzunezkoen aretoan.

Hitzaldi horien helburua Mugibili ezagutzera ematea da, batez ere, ekitaldiak antolatzen dituzten eragileen artean, esaterako, udalak, klubak, federazioak eta enpresak. Erreminta horri buruz hitz egingo da, dituen abantailez, ekintzak sartzeko moduaz, erabileraz, eta abar.

Mikel Bringas, Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako kirol kudeatzailea izango da hizlaria.

Saioa 19:00etan hasiko da, eta ordubeteko iraupena izango du. Udaletako kirol teknikariei, kirol jarduerak edo ekitaldiak antolatzen dituzten kirol instalazioetako, enpresetako, klubetako, kirol elkartetako eta federazioetako kudeatzaile eta arduradunei eta, orokorrean, gaian interesa duen edozein pertsonari zuzenduta dago hitzaldia.

Saiora joan nahi izanez gero, izena eman behar da www.kiroleskola.net webgunean. Sarrera doakoa da.

Proiektuari buruzko informazio guztia, dokumentu honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke