Artarrai Dekorazioa dendaren erakusleihoak babesik handiena jaso du bozka herrikoian

11.01.16
Gizartea

Azken Gabon erakusleihoen lehiaketan herritar eta bezeroek ematen duten 200 euroko saria Artarrai dekorazio dendarentzat izan da, boto eta babesik gehien jaso izanagatik. Artarraik bigarren urtez jarraian lortu du, oraingo honetan aldeko 156 boto eskuratu eta gero, parte hartu duten guztien %33,19 portzentajeaz eta iazkoan baino hiru boto gutxiagorekin. Hori da emaitza webgune korporatibo honetan jaso izan ditugun baliozko boto guztiak zenbatu eta gero. Zerrendaren bigarren eta hirugarren postuetan ‘Cocoliso’ haur denda eta ‘Virginia Pascual sukaldeak’ establezimenduentzat izan dira, 98 eta 72 botorekin hurrenez hurren. Herri bozketan parte hartu duten guztien artean zozketa egin ondoren produktu sorta Cristina Rivasek jaso du gaur arratsean, Abiapuntu bulegoan. VI. Edizio honetan baliozko 469 boto erregistratu ditugu webgunean, pertsona berdinak behin baino gehiagotan emandakoak –errepikatutakoak- baten bakarrik kontatu eta gero.

Lehiaketa ofizialean eta epaimahaia teknikoaren erabakiz 2015 Gabon erakusleihoen lehen saria Diputazio kalean dagoen ‘Modas Cande’ jostundegi eta konponketen establezimenduak jaso du, bigarrena Zubiaurren dagoen eta haurren produktuak saltzen dituen ‘Cocoliso’ geratuz. Epaimahaia Santo Tomas egunean –abenduaren 21eko astelehenean- VI. Lehiaketan izena eman zuten 28 establezimenduetatik pasa zen, beren irizpide eta iritzien arabera sariak eta sailkapena erabakitzeko.

Tokiko Garapen Alorrak –lehiaketaren antolatzaileak- bi gauza azpimarratu izan ditu; parte hartze handia –iaz baino 5 establezimendu gehiago- eta aurkeztutako gehienak prestatu dituzten konposizioen kalitate eta dotorezia. Horrez gain, ermuarroi ere webgune honetan eta online egin izan dugun herri bozketan jasotako parte hartzea ere eskertu du.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko