Aitor Hernandezek kale egin du Espainiako Txapelketan

11.01.16
Kirolak

Espainiako Txapelketak ihes egin dio Aitor Hernandez txirrindulariari (Specialized – Ermua Impulso). Denboraldiko lasterketarik zoritxarrenetako bat izan zuen ermuarrak; laugarren postuan amaitu zuen, bi eroriko eta matxura baten ostean.

Javier Ruiz de Larrinagak irabazi zuen lasterketa. Lehen itzulian, aldapa batean erori egin zen Hernandez –Enrique Aguado Garciaren bideo honetan ikusi dezakezue erorikoa–, eta lasterketa burua harrapatu ahal izateko behar zuen denbora galdu zuen.

Itzuli batzuk geroago, bigarren aldiz jausi zen txirrindularia, eta bizikletaren aulkia hautsi zitzaion. Ezbehar horrek Specialized taldeko kirolariak txapela lortzeko zituen aukera guztiak zapuztu zituen.

“Oso zorte txarra izan dut lasterketa osoan zehar. Egun txarra duzunean, ez dago ezer egiterik. Hasierako erorikoak ukituta utzi nau, eta ez naiz erritmoa berreskuratu eta nire lasterketa egiteko gai izan. Gero, hirugarren nindoala, oraindik eta eroriko okerragoa izan dut, lelotuta gelditu naiz eta gainera aulkia apurtu zait. Javi zoriondu nahi dut, Txapelketa eskuratu duelako eta lasterketa oso ona egin duelako”, azaldu du Hernandezek proba amaitzean.

“Edonola ere, ezin da gertatu denari begira gelditu. Aurrera begiratu eta sorbaldako kolpea sendatu behar dut, oraindik hilabete gelditzen baita lehiatzen jarraitzeko. Atzerrira joatea tokatzen da, asteburuan jokatuko den Munduko Kopara. Eta hilaren amaieran, Zolder Mundialean izango naiz”, zehaztu du txirrindulari ermuarrak. Igande honetan Frantzian izango da, Lignières-en-Berryn, Munduko Txapelketako proban.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da