Etxebizitzen efizientzi energetikoa hobetzeko diru-laguntzak emango ditu Eusko Jaurlaritzak

15.01.16
Hirigintza

Eusko Jaurlaritzak etxebizitzak eta eraikinak era efizientean birgaitzeko Renove Programaren 2016rako laguntzen deialdia iragarri du. Plan horrek 5.500.000 euroko aurrekontua du 2016tik 2019ra bitartean erabili ahal izateko.

Laguntza-programa horrekin bat egingo duten proiektuek eraikinen irisgarritasuneko, bizigarritasuneko eta energia-eraginkortasuneko baldintzak hobetzeko helburua izan beharko dute. Erabilera nagusia etxebizitza izatea duten 1980a baino lehen eraikitako eraikinek edo blokeek jaso ahal izango dituzte laguntzak.

Programarekin bat egiteko, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak nahitaez bete beharreko baldintza batzuk ezarri ditu. Alde batetik, eraberritze proposamenak eraikinaren portaera energetikoa hobetu beharko du, gutxienez C ziurtagiria lortzeko adina. Gainera, eraikinen irisgarritasuna hobetu beharko da, bide publikotik garaiera mailekin gainditu behar izan gabe sartzeko aukera emanez, eta suteen aurkako segurtasun-baldintzak hobetu beharko dira.

Plan horren onuradunak izan daitezke planteatutako esku-hartze proposamenen esparruko Jabeen Erkidegoak, udalak, Toki Erakunde Txikiak, Etxebizitza Sozietate Publikoak eta Etxebizitzen sustatzaile Publikoak, betiere eraikuntzen jabeak badira, erabat edo partzialki.

Laguntzak eskatzeko epea zabalik dago, eta martxoaren amaieran itxiko da. Eskabideak Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren edota Lurralde Ordezkaritzen Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira. Entregatu beharreko dokumentazioaren nondik norakoak Eusko Jaurlaritzaren webgunean topa daitezke.

Diru-laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira, aurrekontu-kreditua agortu arte.

Deialdiari buruzko informazio guztia eta bete beharreko dokumentazioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aurki daiteke, edota pdf formatuan, honako loturan.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean