Berdintasun Kontseilua, asteazkenetik aurrera berriro martxan
Gabonetan atseden hartu eta indarberritu ostean, Berdintasun udal Kontseilua urtarrilaren 20an, asteazkenean bilduko da Emakumeen Topalekuan.
Urteko lehen bilera ohiko ordutegian egingo da, 17:00etatik 19:00etara, eta Berdintasun Sailaren eta Emakumeen Topalekuaren ekintzei buruzko gaiak jorratuko dira. Urtarriletik martxora bitartean eskainiko diren ikastaro berrien inguruko informazioa ere eskainiko da bertan.
Gainera, Emakumearen Egunean, martxoaren 8an egingo diren ekintzak zehazten hasiko da, eta talde bakoitzak aurtengo aktibitateen programa aurkezteko aukera izango du.
Ermuko emakumeen elkarte guztiak gonbidatuta daude bilerara, baita elkarte edo talde mistoetan egonda ere, berdintasunaren alde lan egiten duten pertsona guztiak ere. Norbanakoak ere, interesa izanez gero, arazorik gabe gerturatu daitezke bilerara. Ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko