'Oilar mozorrotua'k iragarriko ditu Ermuko ihauteriak

18.01.16
Kultura eta Gazteria

Amaitu da Ermuko ihauterietako kartelen lehiaketa, eta jada badugu irabazlea. Jose Angel Ligero errioxarraren “Oilar mozorrotua” lana izan da garailea, eta 2016ko ihauteriak iragartzeko erabiliko da.

Jose Angel Ligero artistak 43 urte ditu, eta Alfaron bizi da, Errioxan. Kartelean oilar baten irudia ikus dezakegu: horretarako, artistak arrautza bat (begia), eskularru gorriak eta horia (gandorra) eta gezurrezko bi bizar zuri (lumak) erabili ditu, eta guztia fondo beltzaren gainean itsatsita ageri da. Azpiko aldean, ‘Carnavales de Ermua 2016ko Inauteriak’ esaldia ikus daiteke. Lan horri esker, Ligerok 500 euroko saria irabazi du.

Guztira 29 lan aurkeztu dira lehiaketaren aurtengo ediziora, eta epaimahaiak modu positiboan baloratu du obren kalitatea.

2016ko Ihauteriak otsailaren 4tik 9ra ospatuko dira, eta “Oilar mozorrotua” obrak jantziko ditu bai kartelak, baita egun horietarako jaietako programa ere.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu