Ostalaritza establezimenduek ordutegi zabalagoa izango dute Ihauterietan

18.01.16
Kultura eta Gazteria

Herriko ostalaritza establezimenduek beranduago itxi ahali zango dute –nahi izanez gero- gainean ditugun Inauteri jai egunetan. Ostalariek ohikoa duten itxierari bi ordu gehiago eransteko baimena izango dute. Hain zuzen ere, 2016ko otsailaren 4tik 9ra arteko egunetan, biak barne. Horrela jasotzen da, aurreko astean José Luis Araujo alkateordeak sinatutako ebazpenean, zeina martxoaren 13ko 36/2012 Dekretuak ezarritakoari jarraitzen dioen.

Inauteriko jaiak direla eta ordutegia luzatu ahal izango dute otsailaren 04, 05, 06 07, 08 eta 09 egunetan. Establezimenduek ixten dituztenetik zabaltzen dituztenera gutxienez sei ordutako epe bat utzi beharko dute. Ixteko ordua den momentutik aurrera, musika kenduko eta lokala itxiko dute. Lokala bezeroz husteko 30 minutu izango dituztelarik. Goizaldeko hiruetatik aurrera tabernek eta txosnek dezibelioen maila 65 dB(A) azpitik mantendu beharko dute eta ezin izango dute inolaz ere, kalean musika ekiporik jarri.

Halaber, lokalaren ateak ondo itxita izateaz arduratuko dira barruko soinuak ez diezaien eragin inguruko auzokideei. Era berean gogorarazten da establezimendu guztiek komunak irekita eta osasun egoera egokian edukitzeko beharra dutela, zabalik dauden bitartean. Azkenik, kalean alkohola kontsumitzeari buruz indarrean dagoen araudia eta Kontsumoaren Legea, gogorarazten da.

Lotutako albisteak

Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du
Imagen
27.06.25
Santixauak 2025: ia ehun jarduerako egitarau anitza eta parte-hartzailea

Beatriz Gamizek aurkezpenean tokiko kolektiboen inplikazioa azpimarratu du eta bizikidetza, askatasuna eta errespetua eskatu ditu jai inklusibo eta seguruez gozatzeko
Imagen
26.06.25
Elektrojaia taldea XVII. edizioari ekiteko irrikaz

Ekainaren 27 eta 28ko ostiral eta larunbatean ospatuko da, Martxoak 8ko plazan eta Betiondon