Errotabarrik harrera egin die Espainiako Txapelketan parte hartu duten kideei

20.01.16
Kirolak

Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkartea kirolean buru-belarri dugun herriko taldea da. Talde amateurra, neskez osaturiko 6 talde dituena (gehi eskoletan diharduten beste hainbat), kideak gustuko duten kirola praktikatzeaz gain, horretan hezi eta hasi daitezela posible egiten duena. Kirolari horiek elkarteko elastikoa ezezik, beren balioa batzen diote Bizkaiko nahiz Euskadiko taldeetan ekarpena egin eta aletxoa utziz. Izan ere, Gabon jaien barne jokatu berri izan den Espainiako Txapelketan parte hartu dute, zeina Almerian jokatu den urtarrilaren 3tik 8ra bitartean.

Eta, beste urte betez, jokalari ermuar batek domina lepoan zintzilik duela bueltatu zaigu etxera. Hori, Olaia Benito atezaina izan da, infantil kategoriakoa eta brontzezkoa ekarri duena, taldea sailkapen orokorrean hirugarren bukatu eta gero.

Brontzezko domina bat eta, oro har, emaitza onak

Parte hartu duten ermuarren eta lortutako emaitzen laburpena ondorengoa da:

  • Infantiletan: Olaia Benito atezaina, brontzezko domina.
  • Kadeteetan: Libe Garitagoitia eta Jone Izquierdo, seigarrenak sailkapenean.
  • Jubeniletan: Alaitz Fernández, Cristina Vivar, Janire Goenaga, Ane Erauskin eta Mirene Moreno, bosgarrenak sailkapenean.

Eta Errotabarriko bi teknikari: Mikel Martin koordinadore nagusia eta Josean Fernandez de Ajangiz ‘Peio’, atezainak prestatzeko entrenatzailea.

Kadete eta jubenil taldeetako kideek lerroan jarri ziren selkezioarekin jokatu duten kideei harrera egiteko. Domina ekarri duen Olaia Benitok lora sorta jaso zuen elkarteko koordinadore tekniko eta entrenatzaile den Mikel Martinengandik, zeina Zuzendaritza Batzordearen izenean, Iñigo Erauskin diruzain eta finantzatako arduraduna lagun zuela.

Harmailetan bildutakoek txalo zaparrada beroa eskaini zietan guztiei bere parte hartze eta emaitzengatik, bere ahalegin eta adorea eskertzeko. Harrera xumea baina zintzoa eta bihotzekoa.

Mendiola jatetxearen oparia zozketatu zen: 2 pertsonek doan afaltzeko balea

Txapelketarekin amaitzeko azpimarra behar Errotabarri elkarteak hiru atezain ordezkari izan dituela Espainiako azken txapelketan, bana kategoriako, infantiletan, kadeteetan eta jubeniletan. Postu zehatz horrekin egiten den lanaren adierazle.

Ekitaldian selekzioen deialdietan parte hartu duten gainerako jokalariei ere aipamena egin zitzaien, azken txapelketa horretara lesioengatik edo beste arrazoiengatik joaterik izan ez dute arren. Kadete mailan June Ramos eta Naroa Esteban. Eta seniorretan Ane Encina eta Luisa Castro.

Urte hasierarekin bat jokalariei ezezik zaleek ere aintzat hartu izan zituen elkarteak, eskaintzen duten babesagatik. Errotabarrik zozketa egin zuen bazkide dituen ia 500 lagunen artean. Zozketatzen zena bi pertsonek herriko Mendiola Jatetxean doan afaltzeko balea. Oparia jatetxea zuzentzen duen José Manuel Rodriguezek musu-truk emandakoa da.

Bazkide guztien zenbakien artetik bi atera ziren, bata irabazlea eta bestea ordezkoa. Zenbaki sariduna 412 izan zen, Cristina Vivar jokalariari dagokiona eta hortaz, berari egokitu zitzaion. Cristinak afaltzera joateko balea Alberto Moreno zuzendaritzako kidearen eskutik jaso zuen pozarren. Bejondeiola!

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke