Gazako zerrendatik begiradak

20.01.16
Berdintasuna

Igande honetan amaituko da Ane Barrainkuaren pintura erakusketa Lobiano Kultur Gunean, eta horri jarraiki, “Palestinako emakume errefuxiatuen bidai luzea: Gazako zerrendatik begiradak” izeneko argazki galeria zabalduko da.

Erakusketa horretan, UNRWAk –Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia– bildutako irudiak ikusteko aukera izango da. Argazki horiek Palestinako errefuxiatuen duintasunaren eta erresistentziaren erregistro aparta dira.

Irudi sorta horren bitartez, euskal gizartea Gazako zerrendako emakumeen errealitatera hurbildu nahi du UNRWA Euskadi elkarteak. Emakume horiek duten indarraren eta erresilientziaren lekukotasuna eman nahi du erakusketak, baina ez dugu ahaztu behar neskatilak eta emakumeak zaurgarriagoak direla eta oraindik lan asko dagoela egiteko. Esaterako, Gazan bizi diren emakume guztiek ez dituzte oraindik lortu beren oinarrizko eskubideak, edota guztiek ez dute oraindik horiez gozatzen.

Erakusketa zabalik egongo da urtarrilaren 25etik, astelehena, otsailaren 7ra, igandea. Egunero 18:00etatik 20:00etara ikusi ahal izango da Lobiano Kultur Gunean.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko