Valdespina parkeko ‘pispilu’ zuhaitzak loreak ditu

21.01.16
Ingurumena

Zuhaitzak loratu izana fenomeno aparta izan arren, ez ohi da albiste izaten normalean. Eta are gutxiago dagokion unean, hau da, udaberrian bada. Aldiz, kontatzen ari gatzaizkizuen kasua ez da hori, egutegiak urtarrilaren 21a dugula dioelako, ez martxoaren 21a. Nolanahi ere, gaia da Ermuko Baldespina Markesaren parkean dugun ‘magnolio soulangeana’ zuhaitza -herrian ‘pispilu’ izenaz ezagunago duguna- loratzen dago azken aste eta egunetan. Izan ere, agerian ditu hosto zuri eta arrosa mamitsu eta dotoreak.

Egoera xelebre eta deigarria da oraindik neguaren –gorriaren- lehen hilean gaudelako. Horren arrazoia eguraldian egon liteke, udazken nahiz negu epela eta euri gutxikoa bizi baitugu. Izan ere. Naturak bere bultzada eta senari jarraitzen baitio, gizakiok onartu eta adostuak ditugun konbentzionalismoei –hilabete, data eta orduei- lotu gabe. Goza dezagun ikuskizunaz!.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Imagen
30.01.26