Ihauterietarako motorrak berotzen ari da Ermua

22.01.16
Kultura eta Gazteria

Ermuko Ihauteriak iragarriko dituen kartela ezagutu genuen astelehenean, eta gaur jada eskuartean dugu aurtengo egitaraua. Izan ere, bi aste baino ez dira falta urteko festarik koloretsuenei hasiera emateko.

Ohikoa den bezala, oilarraren jokoarekin hasiko dira festak Eguen zurin, datorren otsailaren 4an, osteguna. 15:30ean ekingo zaio lehiaketari Orbe Kardinala plazan, eta jarraian, Xaibor DJak haurrentzat diskofesta eskainiko du.

Ostiralean Hartza eguna ospatuko da, eta 18:00etatik aurrera, plazatik abiatuta, kalejira alaiak herriko bazter guztiak dantzan jarriko ditu.

Larunbata jai egun handia izango da, eta 12:30etik aurrera, Irulitxa txarangak eta Txindurri taldeak kalejira egingo dute. Arratsaldean, etxeko txikiek txokolatadaz eta erromeriaz gozatzeko aukera izango dute plazan. 19:00etan, Irulitxa txarangak animatuko ditu kaleak beste behin, haurren mozorro lehiaketa hasi aurretik. Egunari amaiera borobila emateko, Nueva Generación orkestrak dantzaldia eskainiko du 23:00etatik aurrera.

Azken jai egunean, otsailaren 9an, haurrentzako diskoteka izango da 16:00etatik aurrera, eta “Asmakizun asmatzaileak” kaleko ikuskizunak eta Ustekabe txarangaren kalejirak emango diote jarraipena. Aurtengo ihauteriak agurtzeko, Oihan Vega DJarekin festa ospatuko da 23:00etan hasita.

Ekitaldi guztiak Orbe Kardinala plazan izango dira, edo Aritzmendi frontoian, eguraldiak laguntzen ez badu. Aurtengo programak ‘Oilar mozorrotua’ darama portadan, aurtengo kartel lehiaketako irabazlea, eta jarraian ikusi dezakezue osorik.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean