Ermuko emakumeak ere, Lilatoiarekin bat
Lilaton lasterketa ezagunaren 27. edizioa izango da datorren martxoaren 6an Donostian. Horren harira, Ermuko Emakumeen Topalekuak parte hartzeko gonbita luzatzen die herriko emakume guztiei.
Sarien berdintasuna lortzea, emakumeak kalean kirola egitera animatzea eta beste lasterketa mistoetan parte hartzeko bultzada egitea ditu helburu lasterketa honek. Dagoeneko lasterketa sendoa eta ezaguna bihurtu da Lilatoia, eta emakume askorentzat kirolean lehen urratsak emateko erreferentzia da gaur egun.
Donostiako kaleetan zehar bost kilometroko ibilbidea osatuko dute parte-hartzaileek, korrika nahiz egokien iruditzen zaien erritmoan. Lasterketa martxoaren 6an, igandea, goizeko hamarretan hasiko da Gipuzkoako hiriburuko Boulevardean.
Lilatoian parte hatzeko, beharrezkoa da webgune honetan izena ematea, eta hamar euroko kostua du.
Emakumeen Topalekuak Ermuko emakumek guztiei parte hartzeko deia egiten die, eta lasterkari taldea osatzeko asmoa erakutsi du. Horretarako, izen-ematea betetzean, ERMUA jarri beharko da taldeko izen gisa.
Behin izen-ematea beteta, martxoaren 4an edo 5ean Donostiko Emakumeen Etxera (Okendo 9) joan beharko da lasterkariaren poltsa jasotzera (dortsala, txipa eta kamiseta).
Probari buruzko informazio guztia Lilatoiaren webgunean topa dezakezue. Zalantzarik izatekotan, hurbildu zaitezte Ermuko Emakumeen Topalekura (Izelaieta 12) edo deitu 943 17 10 30 telefono zenbakira.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko