Frantseseko irakurketa talde berrian izena emateko epea zabalik

25.01.16
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak pertsona helduentzako irakurketa taldeen eskaintza handitu egingo du, frantses hizkuntzan jardungo duen irakurketa talde berria eratuz. Horretan izena emateko epea zabalik dago eta urtean zehar lau bilera aurreikusi ditu, hain zuzen ere ondoren zehazten ditugun egunetan: martxoaren 3an, maiatzaren 5ean, urriaren 6an eta abenduaren 1ean. Bilerak Frantses Filologian Lizentziatua dagoen Nerea Goiagak dinamizatuko ditu. Frantseseko irakurketa taldea bi hilabetekoa izango da, eta hileko lehen ostegunean (bi hilean behin) bilduko da, Lobiano Kultur Gunean, 18:30etik 20:00etara.

Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen duten irakurle-kluba. Irakurleek testuaz mintzatzeko biltzen dira, iruzkinak egin, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi, obraren testuinguruaz mintzatu, gaiaz, autoreaz, eta abarrez hitz egiteko. Klubak ikasteko eta sozializatzeko gune dira batez ere. Irakurketa klub honen beste helburu bat frantsesaren ikaskuntza sendotzea. Liburutegiaren egitekoa partaide guztientzat liburu edo testuak lortzea eta banatzea izango da.

Martxoaren 3ko saioan Tahar Ben Jelloun idazle eta olerkari marrokoarrak idatzitako “L’enfant de sable: roman” liburua komentatuko da.

Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena eman behar da.Parte hartu nahi duten pertsona guztiek Liburutegira deitu behar dute, bertako 943179212 telefono zenbakira edo bertako biblioteca@udalermua.net e-postontzira idatzi eta euren datu pertsonalak bidali (izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia eta harremanetarako telefonoa).

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.