Totorika FEMP erakundearen lurraldekako Kontseiluan izan da

27.01.16
Erakundea

Carlos Totorika atzo Madrilen egindako Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren Lurralde Kontseiluan izan zen, herriko alkatea kide baita. Organoak gai-zerrendan izan eta joarratu zituen gaien artean aurrekontuak eta lan-batzordeen antolaketa zituen, azken horietan estatuko udalerrien kezka nagusienak landuko baitira.

Espainiako udalerri eta probintziak biltzen dituen Federazioaren barne Lurralde Kontseilua gobernu organo gorena da eta atzoko –urtarrilaren 26ko- bileran udalerriek eraturiko sareetan egiten den lanaren garrantzia azpimarratu zuen. Lan egiteko modu eta antolaketa hori aproposena, berritzaileena eta eraginkorrena kontsideratzen da, udalerriek beren funtzionamendu, zerbitzu eta etorkizuneko garapenaren inguruko gaiak lantzeko. Toki erakundeen artean ezagutza kudeatu eta konpartitzeko modua da, zeinak bikaintasuna ahalbidetzen duen, ahalegina partekatuaz emaitza hobeak baitakartzate.

Udalerrien Federazioak ezagutza sareen bitartez kudeatzen du, eragile guztiengana iritsi dadin

Erakundeen arteko lankidetza modu honen bidez, bertaraturikoek jorratu zuten gaietako bat aurrekontuen kudeaketa da, zeina aurrekontu parte-hartzaileetara iristeko diseinua eta jausia egin behar duen. Federazioan eratzen diren batzordeek erakundeen –eta baita herritarren- beharrei erantzun behar diete, zerbitzu publikoen zerbitzura dauden udal ordezkari politikoek eta teknikariek herri eta hirien beharra asetzeko behar den erantzuna elkar landuaz.

FEMPek ikuspuntu horretatik abiatuta heldu dio toki kudeaketa publikoa behar bezala berritzeko zereginari, bizi garen, lan egiten dugun eta gure familiekin bat garatzen garen lurralde eta gure ingurune hurbilena gu guztion artean landu eta eraikitakoa izan dadin.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da