Aitor Hernandez ez da 2016ko Munduko Txapelketara joango

27.01.16
Kirolak

Aitor Hernandez txirrindularia ez da aurtengo Munduko Ziklokross Txapelketan lehiatuko. Ermuarra Espainiako selekziotik kanpo utzi dute, eta ez da igande honetan Zolderren (Belgika) korrituko den lasterketan izango.

Duela gutxi ezagutu zen albistea, eta ustekabean harrapatu dituen bai Hernandez, bai bere taldea, baita bere jarraitzaileak ere. Izan ere, Espainiako Txirrindulari Federazioaren rankingean lehen postuan agertzen da bizkaitarra, aurtengo denboraldian 14 garaipen eskuratu baititu. Hala ere, kurrikulum ikusgarri hori ez da nahikoa izan, eta Javier Ruiz de Larrinaga eta Ismael Esteban izango dira Munduko Txapela lortzeko lehian.

Euskadiko txapelduna da Hernandez, eta duela aste batzuk bi eroriko izan zituen Espainiako Txapelketan, Torrelavegan. Sorbaldan kolpea hartu zuen, eta laugarren postuan amaitu zuen lasterketa. Hori dela eta, Federazioak ermuarra hautatuen zerrendan ez sartzea erabaki du, bere egoera fisikoa onena ez delakoan, Hernandezek ongi sentitzen dela esan arren.

Erabakiak zur eta lur, atsekabetuta utzi ditu txirrindulariaren ingurukoak, baina kirol mundua horrelakoa da, onerako eta txarrerako. Zorterik onena opa diogu ermuarrari, ziur baikaude laster poztasun ugari ekarriko dizkigula.

Aitor Hernandezen taldeak argitaratutako oharra osorik ikus daiteke bere webgune ofizialean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da