Udalak ‘Forja’ plazako haur-jolasak erretiratu eta inpermeabilizazioa konponduko ditu
Bizkaia Etorbideko 1, 1Bis, 3, 3Bis eta 5 eraikinen artean dagoen ‘Forja’ plazako haur-jolasak desmuntatuko ditu Udalak otsaileko lehen astean, bulego teknikoak ezagutzera eman duenez. Erakundeak lan hori egingo epaileak hala erabaki eta agindu dioelako, jolasak jarri zituenean inpermeabilizazioan eragindako kalteak konpondu ditzan, harrez geroztik ura sartu eta umeltasuna izan baitute plaza azpiko garaje hainbat jabek, 243/2014 prozedura laburtuan zehazten denez. Eraikin eta garaje horietako jabe-erkidegoak 2010ean jolasak ipini ondoren filtrazioak eta umeltasuna zutela salatuz iaz epaitegian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuten. Horrez gain, udalak errekurtso egileei 539 euroko kalte ordaina eman behar die, eta kopuru horri 2014ko urtarrilaren 9tik kontatzen hasi eta epaia jaso izan den egunera bitartean kontsumoko Prezioen Indize Orokorra gehitu beharko zaio.
Desmuntatzea Udalak gain hartu eta bere baliabideekin egingo du epailearen agindua betetzeko. Inpermeabilizazioa apurtuta balego hori konpondu egingo du, kalte gehiagorik egiten ez jarraitzeko. Eta inpermeabilizazioak kalterik ez badu, guztian lehen bezala utziko du, filtrazioen jatorri eta arrazoia beste arrazoi bat duela ulertuta.
Gorago aipatu ditugun Bizkaia Etorbideko eraikinen Jabe-erkidegoek herriko udalaren kontrako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuten, 2010ean jolasak jarri ondoren azpiko garaje zenbaitetan izan dituzten filtrazio eta umeltasunen erruduntzat kontsideratuz. Udalak azpiegitura hori jarri zuen plaza eta bertako aisialdi hobetu eta osatzeko asmoz. Bost urteren bueltan epaileak kalteak eragin direla esan du, epai irmoa 2015ean emanez eta errekurritzerik ez dagoela adieraziz.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n