Indarkeria matxistaren aurkako kontzentrazioa egingo da Ermuan

28.01.16
Gizartea

Ermuko Udalak, Tratu Onen Aldeko plataformak eta Emakumearen Udal Kontseiluak larrialdiko kontzentrazioa deitu dute indarkeria matxistaren aurka.

Manifestazio isila gaur, urtarrilak 28, arratsaldeko zazpietatik aurrera izango da Orbe Kardinala plazan.

Indarkeria matxistarekin lotuta azken egunotan gertatu diren ezbeharrek bultzatuta deitu da gaurko kontzentrazioa. Izan ere, urteko lehen hilabetea oraindik ez da amaitu, eta jada 9 emakume hil dira gizonezkoen eskuetan; eta aste hau ere beltza izan da. Asteartean, 17 hilabeteko haurtxoa hil zen Gasteizen, aurreko egunean bere amaren –hau ere jipoituta– bikotekideak leihotik botata. Bestalde, atzo, asteazkena, 47 urteko emakume bat hil zuten, ustez senarrak, Avilesen (Asturias).

Udalak hiritar guztiei gonbidapena luzatu eta kontzentrazioarekin bat egiteko dei egiten die, gertaera horiek salatu eta indarkeria matxistaren aurka borroka egiteko. Gogoratu: matxismoak hiltzen gaitu. Ez egin. Ez justifikatu. Ez utzi.

Kontzentrazioko kartela, esteka honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude