Lurraldebuseko linea batzuk aldatuko dira, Donostiako autobus geltoki berria dela eta

03.02.16
Gizartea

Gipuzkoara doazen hainbat autobus lineak aldaketak izango dituzte larunbat honetatik aurrera. Izan ere, dena ondo badoa, badirudi azkenean otsailaren 6an zabalduko dela Donostiako autobus geltoki berria.

Horren harira, hamar linea baino gehiagok aldatuko dituzte ibilbideak edota ordutegiak larunbatetik aurrera. Horietatik bi Ermutik igarotzen dira, eta honako aldaketak izango dituzte:

DB02 Ermua – Eibar – Zarautz – Donostia

Iparraldeko Autobus Geltoki berria zabaltzen denean, Amara auzoko Pio XII.eko geltokia itxi egingo da. Hori dela eta, linea hori geltoki berriaren barrualdean geldituko da. Gainera, Bizkaia pasealekuan geraleku bat ezarriko da, Agirre Lehendakariaren zubiaren ondoan, eta sarrera unibertsitateetatik bada, aldiz, Amarako Manuel Collado kalean. Bietan ere, pertsonak jaisteko soilik geldituko da autobusa, eta ez da maletategia zabalduko.

UK05 Zestoa – Azpeitia – Azkoitia – Elgoibar – Eibar – Ermua

Linea hau ez da Donostiara iristen eta geltoki berriak ez dio eraginik egiten, baina La Guipuzcoana konpainiak ordutegiak aldatu ditu, eta larunbat honetatik aurrera izango dira indarrean. Hortik aurrera, lanegunetako goizetako lehen bi zerbitzuak soilik abiatuko dira Zestoatik, eta linearik ez da iritsiko bertara. Beraz, bi zerbitzu horiek kenduta, beste guztiak Azpeititik abiatu edota bertara iritsiko dira. Gainera, maiztasuna areagotu da.

Larunbatean indarrean sartuko diren aldaketa guztiak hemen (DB02) eta hemen (UK05) ikus daitezke.

Informazio gehiagorako, jo ezazu Lurraldebusen webgunera.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude