Kalean bizi eta gozatuko Santa Agata kantuak
Erkidegoko herri ugaritan egin legez Ermuan ‘Santa Agata’ bezpera ospatuko dugu gaurko egunean. Herriko kaleetatik aterako dira egunean zehar zenbait talde; herriko zentroetako ikasleek nahiz pertsona helduek eta trikitilariek, beren makilekin erritmoa markatu eta koplak kantatzeko. Gaztetxoek eskola orduetan ibiliko dira goizez nahiz arratsaldez. Izan ere, Anaitasuna ikastolakoek ibil idira eguerdian kalerik kale. Helduek, aldiz, arratsaldeko sei eta laurdenetatik aurrera aterako dira kalejiran, kaleetan zehar kantatzen ibiltzeko. Taldeak bere kalejira Abeletxen dugun Pertsona Nagusientzako Zentro eta Erresidentziatik abituko da, bertan kantatu ondoren abiatuz .Taldeak bere kalejiran biltzen dituen sosak Cáritas elkarteari emango dizkio, bera zereginean laguntzeko. Ongaraiko Leku-eder elkartean mokadutxo bat jango eta Urdinak elkartean afalduko.
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko