Loteriasen ezohiko San Valentin zozketaren iragarkian protagonista da ermuar bat
JuanMa Rodríguez bizilagun ermuarra olatuaren gailurrean dago. Aktorea mintzagai izan da aste honetan- gure herrian nahiz Euskadiko bazter askotan -ONLAE erakundeak (Estatuko loteria eta Apustuen Erakundeak) TBan plazaratu duen azken iragarkia emititzen hasi denetik. Iragarki horrek ‘San Valentin’ eguna dela-eta, bezpera egunean aparteko zozketa izango dela zabaltzen du. Aipatu iragarkia hedabideetan emititzen hasi direnez gero, JuanMa bizilaguna protagonista utzi du. Iragarkiak honakoa dio “Badator San Valentin, oparian pentsatu behar. Lagungarri izan daitekeelakoan “ametsa oparitzeari zer deritzozu?...Lau lagun tabernan bildu eta…..hobe gutariko bakoitzak ikustea. Beherago uzten dizuegu, lasterbidez Youtubeko kanalari lotura eginik.
Sare sozialak sutan daude, di-da batean iragarkiaren berri eman eta hori partekatu eta zabaltzen. Batez ere, Debabarrena, Durangaldea nahiz sareko euskal erabiltzaileak oro har, zonaldea aski ezagunagoa delako. Mezuotan egin duen lana aintzat hartu eta onena opatuz.
JuanMa Rodriguez jaiotzez eibartarra dugun arren, Ermuan bizi da familiarekin. Izan ere, ohikoa dugu ume txikia eta bikotekidearekin pasioan ikustea. JuanMa ez da heldu berria interpretazioaren mundura, urte asko baitaramatza lanean zinean, telebistan nahiz antzerki eta eszenatokietako ikuskizunetan. Bere curriculumak zehazten duenez aktore nagusi nahiz zerrendako aktore kideen artean egonik zineko zuzendari ospetsuen aginduetara lan egindakoa da. Horien artean ditugu ondorengo errealizadore eta lanak, besteak beste: Carlos Saurarekin (El Séptimo día), Imanol Uriberekin (Plenilunio), Montxo Armendarizekin (Obaba), Achero Mañasekin (Noviembre) eta Helena Tabernasekin (Yoyes). Telebistan ere kate guztientzat lan egindakoa da hainbat produkzio eta serietan, ezagunenen artean esaterako, El asesinato de Carrero Blanco (TVE/ETB), Compañeros (A3), El Comisario eta Hospital Central (Tele5).
Azken urteetan eta hurbilagotik jarraituz, Ermuan nahiz inguruko bailaretan ikusi dugu Hipo y Condrias, edo Macho-Maris bezalako ikuskizun eta emanaldietan parte hartuz, Markos Gomeno lagun ermuarraarekin bat. Baina herri eta estatuan ezezik, nazioartera ere jauzia egin izan du, 2013an hainbat hilabete egin baitzituen Londresen (Britainia Handian) Royal & Derngate Northampton konpainiaren Mr. Whatnot muntaiarekin.
Esandako guztitik, ondorioztatu dezakegu Ermuan arte eszeniko eta interpretazioaren munduan leku egin eta talentu dutenen harrobi ona dugula. Ez genuke inor ahaztu nahi –hala bada, barka gure ezjakintasuna- baina ospetsuenen arteko zerrenda zabalean Cosme Cortázar, Imanol Arias, Andoni Ferreño, Izaskun Asua, Jesús Cimarro, Mikel Losada, José Vicente Ramos edo Maribel Jara. Guztioi zorterik onena opa diegu.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu