Udal Margo Eskolako ikasleen lanak, Lobiano Kultur Gunean ikusgai

10.02.16
Kultura eta Gazteria

Lobiano Kultur Guneko bi erakusketa aretoetan galeria berri bat jarri da martxan, Udal Margo Eskolako ikasleen lanekin osatua. Pasatu den astelehenean zabaldu zen erakusketa, eta ikasturtean zehar egindako obrak eta eskulanak ikus daitezke.

Lehen aretoan helduek egindako lanak biltzen dira. Olioarekin, pintura akrilikoekin eta ikatzarekin egindako marrazkiak topa daitezke bertan.

Barruko gelan, aldiz, Udal Margo Eskolako ikasle gazteenen obrak kokatu dira. Bloke ezberdinetan banatuta dago erakusketa, eta autorretratuez eta eskulanez gain, artearen munduko margolan ezagunen imitazio ederrak ere ikusi daitezke. Bi aretoetan atrilak, trapuak eta pintzelak jarri dira dekorazio elementu gisa, baita zuhaitz txikitxo bat ere.

Galeria datorren hilaren 21era arte zabalik egongo da. Sarrera doakoa da, eta astelehenetik igandera ikusi daiteke 18:00etatik 20:00etara.

Lobiano Kultur Gunean topa dezakezuenaren zatitxo bat uzten dizuegu:

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu