Bideko segurtasuna hobetzeko aldaketak egin dira Zubiaurren eta Ongarain

11.02.16
Hiritarren Segurtasuna

Zubiaurretik eta Ongarai auzotik igarotzen diren bideetan zenbait aldaketa egin berri ditu Herritarren Segurtasunerako alorrak, zonalde horietatik doazen oinezkoen eta gidarien segurtasuna bermatzeko.

Zubiaurre kaletik pasatzen den BI-2301 errepidearen zatitik ibilgailu ugari igarotzen dira egunero egunero. Goitondo industrialdera joateko derrigorrez erabili beharreko bidea denez, pisu handiko ibilgailuek erabiltzen dute errepidea; gainera, garraio publikoa eta eskoletakoa ere bertatik pasatzen da.

Kale horretan, 30 zenbakitik aurrera, karga eta deskargarako tokia dago, eta egunotan berriro margotu dute, kolore horiz eta zig-zag forman. Horrela, ikusteko errazagoa izango da erabiltzaileentzat. Izan ere, ohikoa da bertan ibilgailu partikularrak aparkatuta ikustea, baina erabilera bat eta bakarra dauka: inguruko denda eta tabernetara materialak edo merkantziak ekartzera datozen ibilgailuak kargatzeko eta deskargatzeko soilik da.

Espazio horretan ibilgailu partikularrak uztea hutsegite larritzat hartuko da, debekatuta egoteaz gain, trafiko arazo handiak eragin baititzake. Hutsegite hori falta larriei dagokien 200 euroko isunarekin zigortuko da, Zirkulazioko Araudi Orokorreko 91,2 g artikuluaren eta Trafikoaren, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioaren eta Bideko Segurtasunaren Legearen 38,3 eta 65,4 d artikuluen arabera.

Oinezkoen pasabide berria Ongarain

Bestalde, gurasoen eta ikastetxeen eskaerari erantzunez, Ongarai auzoko 16 zenbakian oinezkoen pasabidea egin da. Horri esker, zonalde horretatik pasatzen diren ikasleen segurtasuna bermatu nahi da.

Inguruak dituen berezitasunak direla eta, oinezkoen eta trafikoaren arteko orekan pentsatutako aldaketak egin dira. Horrela, Ongaraiko 16 zenbakian altueran zegoen oinezkoen babesgunea eta aparkaleku bat kendu dira, zirkulazioaren ardatza eskuinaldera eramateko.

Gainera, erdialdean bi aparkaleku kendu eta horien ordez babesgune bat eta motorrentzat aparkalekua jarri dira. Aldaketa horren helburua bidea gurutzatzen duten oinezkoen ikuspena hobetzea da.

Egindako berrikuntzekin oinezko nahiz gidari guztien segurtasuna areagotu nahi da. Izan ere, bideko erabiltzaile guztien elkarreragina kontuan hartzea beharrezkoa da bideko segurtasuna bermatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko