'Euskera. Etxean hizkuntza berri bat sartzen da' hitzaldia eskainiko du Paula Kasaresek
Paula Kasares soziolinguistak emango dio hasiera Bilgunea programari datorren ostegunean. Ermuko Gizarte-Hezkuntza Mahaiak bultzatzen du ekimen hori, eta guraso eta profesionalei herriko haur eta gaztetxoen gizarte eta hezkuntza arloko garapena indartzeko tresnak ematea da helburua. Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasteak estreinatuko du aurtengo programa, “Euskara. Etxean hizkuntza berri bat sartzen da” hitzaldiarekin.
Duela gutxi eskolaratutako haurren gurasoei hainbat gako eta ideia emango dizkie Kasaresek, eta ikaskuntza prozesuari buruz mintzatuko da; bereziki, euskararen inguruan. Izan ere, hizkuntza ez dakiten gurasoentzat, seme-alabak eskolan hastea izan daiteke euskara etxean sartzeko lehen urratsa. Hori dela eta, ohikoa da mota honetako zalantzak sortzea:
- Arraroa al da euskaraz matrikulatzea etxean hizkuntza ez badakigu?
- Nire seme/alabak gaizki pasako du eskolara edo haurreskolan hasten denean, dena euskaraz egiten badiote?
- Nik euskara jakin gabe… nola ulertuko diot zerbait euskaraz esaten badit?
- Nola lagunduko diot, nik ez badakit euskaraz?
- Ez al ditu euskara eta gaztelania nahastuko?
Hitzaldi horretan, zalantza horiek guztiak argituko dira, eta hizkuntzen eta, bereziki, euskararen inguruko aholkuak emango zaizkie gurasoei. Asmoa seme-alabekin harreman egokiak sortzea eta jarrera positiboa bultzatzea da.
Jardunaldia ostegun honetan izango da, otsailak 18, arratsaldeko 17:30etik aurrera Lobiano Kultur Gunean. Sarrera librea da, eta gainera, haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da.
Bilgunea programako ekimen guztien berri izateko, sakatu lotura honetan.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik