Hondakinen tasen igoera aztertu du Debabarrena Mankomunitateak

12.02.16
Erakundea

Debabarrena Mankomunitatea gaur goizean bildu da zaborraren tratamenduaren tarifen igoerari buruz mintzatzeko. GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa arduratzen da zaborraren kudeaketaz, eta eragin duen zorra dela eta, tasak igo behar izan ditu. Horren ondorioz, Debabarrena Mankomunitateak 821.429 euro gehiago ordaindu beharko ditu.

Guztira, tratamenduaren faktura 2.633.966 euro izatetik 3.455.395eraino puztu da; Ermuko Udalaren kasuan, urteko 200.000 euro gehiago izango dira.

Arcadio Benitez eibartarra, Mankomunitateko presidentea, Jose Luis Araujo presidenteorde eta Ermuko hirugarren alkateordearekin, Iosu Arraiz Elgoibarko lehen alkateordearekin eta Igor Agirre Mallabiko alkatearekin bildu da. Laurek egoera larri hori aztertu dute, eta arazoa konpontzeko konpromiso irmo baten beharra azpimarratu dute, herritarrei eta ingurumenari eragiten baitie. Horren harira, Arcadio Benitez presidenteak adierazi du “hondakinak tratatzeko azpiegiturak” behar direla: “Gertatutakoak erakusten du hutsune horri ezikusia egiteak salduta uzten gaituela bai ekonomikoki, baita ingurumenaren ikuspegitik ere”. Gainera, Benitezek azaldu du hondakin biologikoen bilketa hazten bada, “birziklapena hobetu eta igoeraren eragina gutxitu” egingo direla. Hortaz, herritarren parte-hartzea eskatu du.

Gestio okerraren eragin zuzena

Zubietako (Gipuzkoa) Hondakinen Kudeaketa Zentroa eraikitzeko obrak gelditu izanak eragin du tarifen igoera. Izan ere, lanak bertan behera uztean, kontratua mozteagatik ordainsaria eman zaie esleipendunei eta erabili ez diren kredituen interes tipoen seguruak (swaps) ordaindu dira. Horrek guztiak 40 milioi euroko defizita eragin du GHKn.

Kontsortzioko arduradun berriek kontuen ikuskaritza agintzean argitu da egoera, eta elkarteak dituen arazo ekonomikoak agerian gelditu dira. Gainera, azken hiru urteetan ez du aurrekonturik aurkeztu, eta gastuen ondorioz, ezin izan da aurreikusitako inbertsiorik egin. Bien bitartean, oraindik ere beharrezkoa da Gipuzkoara doazen hondakinentzat azpiegiturak prestatzea eta irtenbidea ematea, hirugarrenen menpe egon eta etorkizuna zikindu beharrean.

Zailtasun horiekin, eta errekurtso berrien faltan, Kontsortzioko asanbladaren arabera, galerei aurre egiteko modu bakarra diru-sarrerak igotzea da; hau da, tasak igotzea eta gastuak eta diru-laguntzak murriztea. Horrexek eragin du Mankomunitateen tarifek gora egitea.

Ordenantzan aldaketak

Ermuko Udalak oraindik ez du zehaztu zer-nolakoa izango den igoera. Ordenantza aldatu beharko da indarrean sartzeko, eta urteko bigarren hiruhilekoan izango dela aurreikusten da. Dena dela, Udalbatzako kideek erabaki beharko dute Osoko Bilkuran nola egingo zaion aurre igoera horri, eta zerbitzuaren erabiltzaileek zer hartu beharko duten euren gain.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
12.05.25
‘Ermuak Erabakitzen du’ 2026ko Aurrekontu-partehartzaileen prozesua hirugarren fasean sartuko

Maiatzaren 19tik 30era bozkatu ahal izango ditugu bideragarriak diren 31 proposamenak, behin betiko zerrenda zehazteko
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik