Asteburuan zabalduko ditu ateak erakusketa eta stock azokak

15.02.16
Gizartea

Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak erakusketa eta stock azoka antolatu du asteburu honetarako. Guztira hamazazpi dendak hartuko dute parte ostegunetik larunbatera Ermuko Azoka Plazan izango den ekimenean.

Herriko bezeroek sektore komertzial ezberdinetako dendetara hurbiltzeko aukera izango dute, hala nola, arropa dendak, oinetakoenak, etxeko elementuenak, apaingarrienak, ileapaindegikoak eta eskulanetakoak. Hiru egun horietan zehar eskainiko diren produktuek ezohiko deskontuak edo azken erremateak izango dituzte.

Ekimena ez dago salerosketara soilik zuzenduta; izan ere, ostiralean eta larunbatean, etxeko txikienek eurentzako txokoa izango dute haurren ludotekan. Bertan, egun dibertigarria pasatzeko aukera izango dute tailerrekin eta jolasekin.

Azoka 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era egongo da zabalik ostegunean eta ostiralean. Larunbatean, aldiz, 10:00etatik 14:00etara luzatuko da ordutegia goizez, eta 17:00etatik 20:00etara moztu arratsaldez.

Ekimen honek Ermuko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude