Zu euskaraz entzutea zein polita den jakingo bazenu!

15.02.16
Euskara

Aurtengoarekin bederatzi dira Ermuko Euskara Sailak antolatzen duen piropo lehiaketaren edizioak. Urtero garaile ezberdinak, baina guztietan helburua berdina da: ermuar guztion artean euskararen erabilera modu sortzaile, adierazkor, ez-sexista eta ludiko batean bultzatzea.

Berrikuntzekin dator aurtengo edizioa. Izan ere, haur eta gaztetxoen kategoria bi zatitan banatu da: batetik, 14 urte arteko neska-mutilentzat tartea, eta bestetik, 14tik 17ra arteko gaztetxoentzakoa. Guztira, beraz, hiru kategoria izango dira, eta bakoitzean sari bana emango da:

    • 14 urtetik beherako parte-hartzaileak: 50 euroko erosketa-txekea.
    • 14-17 urte bitarteko parte-hartzaileak: 100 euroko erosketa-txekea.
    • 18 urtetik gorakoak: Donostiako La Perlako Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta Dastatzeko Menua "La Perla" Jatetxean, guztia bi pertsonentzat.

Ekimen honetan parte hartu nahi duenak euskaraz idatzitako piropoak aurkeztu besterik ez du egin behar. Horretarako, euskarazko piropoa papertxo batean idatzi behar du, izen-abizenak, adina eta telefonoa edo e-posta adieraziz. Guztia paperean idatzi eta gero, liburutegian jarriko den kutxatxoan sartu beharko du. Beste aldetik, emailez bidaltzeko aukera ere badago, euskara@udalermua.net helbidera idatzita, edota Whatsapp bidez 616 02 75 85 zenbakian.

Lanak aurkezteko epea martxoaren 11n amaituko da. Ondoren, epaimahaiak piropoak aztertu eta erabakia hartuko du. Horretarako kontuan hartuko dira, besteak beste, originaltasuna, sormena, luzera, itzulpena edo moldaketa ez izatea, eta iraingarria edo sexista ez izatea.

Euskara Sailetik ermuar guztiak lehiaketan parte hartzera animatu nahi dira. Argibide gehiagorako, ikus deialdiaren oinarriak lasterbide honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte