‘Berdeago’ Ingurugiro Iraunkorraren Euskal Azokak, ermuarron sen eta partaidetza izango du
‘Berdeago’ Ingurugiro Iraunkorraren Euskal Azoka da, bihartik hasi eta igandera bitartean Durangoko Landako pabilioian gauzatuko dena. Estatuan iraunkortasunarekin erlazioa duten agenteak batzen dituen topagunea da eta laugarren urtez jarraian egiten da. Azoka iraunkortasunarekin zerikusia duten eragile garrantzitsuenen bilgune eta sustatzaile bilakatu da. Eta azoka Durangon bertan dugu, eskualdeko hiri nagusian eta Bizkaian erreferentzia denean, Euskal Autonomi Erkidegoan estrategiko kokatua dagoena, hiru hiriburuekiko nahiz herri gehienekiko ondo komunikatua.
Berdeagoren helburu nagusia eraginkortasun energetikoa, mugikortasun jasangarria eta hondakinen kudeaketa bezalako alorretan erreferentzia gune bat eskaintzea da. Azoka garrantzitsu horretan Ermuak ere bere ekarpena egingo du, ‘Spara’ arkitektura kooperatiba bertan izango baita standa izango baitu erabateko errehabilitazioan eta jasangarritasunean dituen proposamenak ezagutzera emateko. Azokarako galdera bat planteatzen du lelo gisa: Nola bizi nahi duzu? Zure etxeak zure pentsamoldea isla dezake”. Erantzunak anitzak izan badaitezke ere, (zenbat buru hainbat aburu) baina izan ditzakegun aukerak elkarrekin zehaztu dezagula eskaintzen digu ‘Sparak’. Kooperatibako langile eta bazkide diren Agurtzane, Esther, Ricardo eta Elena bertan izango dira gure esanetara eta planteatzen diegunari erantzuteko prest, 40. standnean.
Azokak programa zabala du. Hiru egunetan 150 enpresa, 50 hizlari eta 60 jarduera ludiko eta hezitzaile barne hartzen baititu. Ekimena ‘Make it visual’ komunikazio agentziak antolatzen du, zeina Ermuan sortu eta bertako Izarra Centre eraikinean kokatua duen bere egoitza. Jardueraren babesle dira Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Durangoko udala erakunde publikoak eta Eroski kooperatiba.
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko