Imagen
Debabarrenako lineen ordutegiak egokitu ditu Lurraldebusek
23.02.16
Gizartea
Azken larunbatetik -2016ko otsailaren 20tik- indarrean daude Donostiako autobus geltokia ireki ondoren
Autobusez eta errepidez garraio publikoa ematen duen Lurraldebus zerbitzuak ordutegiak moldatu ditu Debabarrenako lineetan.Ordutegi egokitzapenak egin izan ditu Donostiako autobus geltokia berria ireki eta gero. Aldaketak bakarrik Donostian bertan gelditzen diren lineei eragiten die eta gure herrian pasatzen eta zerbitzu ematen dutenetatik ondokoetan, Ermutik Donostiara dioan DB02 eta Lekeitiotik Donostiarako bidean Ermuan gelditzen den DB03 lineako autobusa. Moldaketaren ondorioz eta Donostia hirigune erdian dagoen geltoki berrira saretzeagatik zerbitzuko autobusek 10 edo 15 minutu bat gehiago tardatzen dute, Amara auzoan geratu ordez bidaia luzatu egin delako.
Kontutan hartu beharreko aldaketak eta horien laburpena ondorengoa da:
- Ermutik Donostiara dioan DB02 Linea
- Bidaiak gutxi gorabehera 10 minutu gehiago irauten du.
- Lan egunetan:
- Zerbitzu: kopuru bera mantendu da, aldaketarik gabe.
- Ordutegiak: antzerakoak dira, 10-20 minutuko gora beherarekin. Soraluzera joateko Elgoibarren egin zitekeen autobus-aldaketa bakarra mantendu egiten da, ordutegi berriak horri mesede eginen dio.
- Geltokiak: Ermukoa ezabatu egin da Donostiatik Eibarrera doan eguneko azken autobusean.
- EHUra joateko:zerbitzuak bi norabideetan berdin mantendu dira, goizeko nahiz arratseko ordutegian.
- Larunbatetan:
- Zerbitzu kopurua: noranzko bietan zerbitzu bat ezabatu egin (7:50etan Eibartik Donostiara joatekoa eta 15:00etan Donostiatiki Eibarrrera bueltatzekoa).
- Ordutegiak: antzerakoak dira, 10-20 minutuko gora beherarekin.
- Geltokiak: Ermuan gelditzen diren autobusen kopurua gehitu egin da, 6 zerbitzutik 10ra igoz Ermutik Donostiara joateko eta 8tik 10era gehituz Donostiatik irten eta Ermura datozenak.
- Igandean:
- Zerbitzuak: kopuru bera mantendu da, aldaketarik gabe.
- Ordutegiak: antzerakoak dira, 10-20 minutuko gora beherarekin.
- Geltokiak: berberak, aldaketarik gabe.
- Lekeitiotik Donostiara doan DB03 Linea
- Ordutegiak: antzerakoak dira, 10-20 minutu gehiagoko gora beherarekin
- Lan egunetan:
- Zerbitzu kopurua: zerbitzuak bi norabideetan berdin mantendu dira, 4 joateko eta beste 4 autobus bueltatzeko.
- Ordutegiak: azkenengo autobusaren zerbitzua Lekeitiotik Ondarroara doana ordu bete aurreratu da. Autobusa Donostiara 19:30etan iritsiko, 20:20etan iritsi ordez.
- Geltokiak: berberak, aldaketarik gabe.
- EHUra joateko: berdin noranzko bietan, bai joateko bai bueltatzeko..
- Asteburu eta jai egunetan:
- Ordutegiak: Donostiatik irteten duen azken zerbitzua ordu erdi beranduago aterako da, hau da 21.00etan, 20:30etan abiatu ordez.
- Geltokiak: berberak mantentzen dira, aldaketarik gabe.
Lotutako albisteak
Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude