Nagore Rodriguezen lanak ikusgai Lobianon
Nagore Rodriguez margolari ermuarraren lanak Lobiano Kultur Guneko erakusketa aretoan ikusi daitezke. Hogei bat margolanek osatzen dute galeria, eta datorren martxoaren seira arte, igandea, zabalik egongo da egunero.
1991an Ermuan jaio zen Nagore Rodriguez, eta jaioterrian nahiz Estatu Batuetan bizi da gaztea. Artista autodidakta da, eta gehienbat olio pintura eta arte digitala lantzen ditu. Dena dela, akuarelekin, pintura akrilikoekin eta arkatzarekin ere aritzen da. Erakusketan ikus daitekeen moduan, emakumezko modeloak dira gehien jorratzen dituenak.
Lobiano Kultur Guneko galeria egunero izaten da zabalik 18:00etatik 20:00etara, otsailaren 22an hasi eta martxoaren 6ra arte. Sarrera doakoa da.
Lerro hauen ostean Lobianon erakusgai dauden obra batzuk ikus daitezke:
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu