Futbola eta elkartasuna, eskutik

26.02.16
Gizartea

Bihar, larunbata, elkartasunaren aldeko partidua jokatuko da Ongaraiko Teodoro Zuazua udal futbol-zelaian. Ermua F.T.k eta Ermua Hiria Futbol Eskolak Udalaren laguntzarekin antolatu dute norgehiagoka eta, futbol jaia aprobetxatuz, behar duten pertsonei laguntzeko elikagaiak biltzea da helburu nagusia.

Ermua Blues eta Ermua B taldeetako kadeteak aurrez aurre arituko dira 17:00etatik aurrera. Zelaiko sarreran elikagaiak uzteko aukera izango du nahi duen orok, Elikagaien Bankuak guztia jaso, kudeatu eta banatu ahal izateko. Horrela, kirol ekitaldiak elkartasuna eta konpromisoa erakusteko balioko du.

Partiduko sarrera guztiz doakoa da, eta Elikagaien Bankuak eta Gurutze Gorriak gomendioak luzatu dituzte, zer eramatea komeni den jakin ahal izateko. Zerrendari jarraiki, eskasia dela eta gehien behar diren elikagaiak arrain, fruta eta barazki ontziratuen kontserbak, umeentzako fruta eta barazkien potetxoak, zerealak, galletak eta kakao hauts disolbagarria dira. Edonork modu desinteresatuan ematen duena borondate onez jasoko da.

Animatu zaitez eta har ezazu parte ekimen honetan, edozein keinu txikik asko balio baitezake. Egizu zure golik onena!

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude