Seigarren Zuhaitz Eguna antolatu du Artarraik

29.02.16
Gizartea

Ermuko Artarrai Mendi Taldeak urtero bezala Zuhaitz Eguna ospatuko du igande honetan, martxoaren 6an. 2011n antolatu zen lehen aldiz, herritar guztiak biodibertsitatea babesteaz eta basoek duten garrantziaz kontzientziatzeko, eta horretarako, praktikan jartzea baino modu hoberik ez dago. Izan ere, ordutik hogei espezie desberdinetako 1000 landare baino gehiago landatu dira.

Ermuko Udalaren laguntza eta herriko ikastetxeen parte-hartzea izaten du ekimenak, eta urtetik urtera gero eta jende gehiago animatzen da. Aurtengo edizioan bertako eta hosto erorkorreko zortzi espezie ezberdinetako 300 zuhaitz inguru landatuko dira, besteak beste, haritzak, pagoak, lizarrak, intxaurrondoak, hurrondoak, erramuak eta gurbitzak.

Parte hartu nahi duen orok igandean goizeko hamarretan Patxi plazara gerturatu beharko du. Hortik, guztiak batera Torreta atzetik, Udalak ekimenerako prestatu duen lur-eremura joango dira. Sallabente gaineko ur-deposituan, landareak, aitzurrak eta beharrezko lanabesak banatuko dira, apur bat gorago zuhaitzak landatu ahal izateko.

Antolatzaileek ingurumenaren alde lan egin nahi dutenei dei egiten die, mendian egun ederra pasatzera animatu daitezen.

Informazio gehiago edo iazko edizioko argazkiak ikusi nahi izanez gero, Artarrairen blogera jo dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude