Espainiako txapelketan: Arantza Moreno txapeldun eta Leire Gorrotxategi seigarren jabalina jaurtiketan

01.03.16
Kirolak

Atleta ermuarrak distiratsu izan dira asteburuan Jaen probintzian ospatu den Espainiako eta jaurtitze luzeko Negu Txapelketan

Herriko kirolariek poztasun barri bat eman digute azken asteburuan. Arantza Moreno Fernández eta Leire Gorrotxategi Conde atletek distiratsu atera baitira azken asteburuan Jaen probintzian ospatu den Espainiako eta jaurtitze luzeko Negu Txapelketan. Arantza Moreno Fernández (Bartzelona KEko kidea) Espainiako neguko txapeldun tituluari eutsi zion, asteburuan Jaenen jokatu den txapelketan, 600 gramotako jabalina jaurtiketan. Bartzelona Taldeko atletak garaipena lortu zuen jaurtiketa onenean jabalina 52 metro eta 16 zentimetrora jaurti ondoren. Arantza sailkapen orokorreko lehen sailkatua izan zen, bigarrenean jaurtiketan 52,16 metroko marka ezarri ondoren. Jaurtiketa horrek espainiako atleten artean eta denboraldi honetan lortutako marken maila –rankinga- altxatu egiten du, horren buru ermuarra zegoelarik. Bigarren eta hirugarren postuak, bi ahizpentzat izan dira, bigarren Bartzelona klubeko kiden den Niria Pascualentzat, 48,68 metrotan, eta hirugarren Playas de Castellón taldeko Elia Pascualentzat, 45,68 metro erregistratuz.

Maila berean eta promesen artean –bi urte gazteago baita- Leire Gorrotxategi Conde ermuarra eta Bidezabal taldeko kirolariak ere parte hartu zuen. Leire sailkapeneko seigarren postuan amaitu zuen lehiaketa, 41.25 metroko jaurtiketa onena sinatu ondoren. Ez da marka makala, ez horixe, gainera denboraldian zuen erregistroka urrera egiteko aukera eman baitio, sailkapenean portuak gora eginda. Laburbilduz, harro egoteko moduko emaitzak ekarri dizkigutenak atleta ermuar biak. Zorionak!

Erakunde harrera egingo die Udalak

Ermuar gazteen eta Estatuko atletismoaren promesa den bikotearen arrakasta aitzaki harturik, herrian ditugun kirolari taldearen eta horien entrenatzaileei harrera egiteko, beste behin agerian geratu baita herriko kirol basearen eta agintarien arteko harremanean sakondu beharra dagoela. Hori horrela, udala jada harremanetan dago herriko Atletismo Taldeko ordezkariekin elkarlanean zerbait antolatzeko. Ekitaldia zertan izango den oraindik definitzeke badago ere, martxo honetan bertan eta Aste Santuko jai egunen aurretik izango dela aurreikusi da. Antonio Cid eta Lolo Garcia entrenatzaileek kirolariekin kontaktuan jartzeko ardura agin hartu dute taldekideen gehiengoari noiz etor dakiekeen zehazteko.

Horren guztiaren eta adostutakoaren berri emango dizuegu, bai eguna baita egitarau eta jarduerak ere zehaztu ahala.

Jarraian ermuarrak Jaenen jokatu izan den Espainiako Txapelketa horretan ateratako argazki sorta bat uzten dizuegu. Argazkiak Alberto Moreno Garciak ateratakoak dira, erabiltzeko baimena eman eta webgune honetan argitaratzeko xedez guri bakarrik pasatu dizkigunak. Bertan Arantza Moreno eta Leire Gorrotxategi ikus daitezke, jarutuketak egiten nahiz beste atleta eta entrenatzaileekin batera.

Espainiako Atletismo Federazioaren webgunean txapelketako argazki sorta eskaintzen da, bertan Arantza Morenoren jaurtiketen irudiak daudelarik. Guk ez ditugu horiek hartu jabetza eskubideak izan eta guk egilearen jabetza intelektuala errepetatzen dugulako. Bertan ikus ditzakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke