Martxoan iritsiko Antzokira laburbira, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria
Euskaltzaleen Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, urtero antolatzen duen hamahirugarren edizioa antolatu eta ezagutzera eman du, beste behin. Ekimenaren helburua euskaraz egindako ikus-entzunezko produkzioa zabaltzea eta filmak proiektatzen diren lekuetan kultur programazioa areagotzea da. Aurten Euskal Herriko 27 herritan proiektatuko dituzte zirkuituaren eskaintza zinematografikoa osatzen duten zortzi filmak.
Lehen emanaldia Hernanin egin zen aurreko asteko ostegunean –otsailaren 25ean- eta azkenekoa ekainaren 6an, egingo Ordizian. Ermura martxoaren 17ko ostegunean iritsiko da, ordu eta erdiko proiekzioa asteroko zineklubaren emanaldian egingo delarik. Proiekzioaren ondoren solasaldia eginen da bertaratutakoekin eta horretarako bertan izan da Ane Urkiola eibartarra, ‘Zea bingo’ tituluaren zuzendaria.
Informazio gehiago loturaren bidez egitarau osoa Topagunearen webgunean ikusgai dago.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko