Kazolatxoen V. lehiaketa, martxoaren 7tik 13ra bitartean ospatuko da
Ermuan kazolatxo bosgarren lehiaketa gauzatuko da datorren astean zehar. Lehiaketa Lobiano Gastronomia elkarteak antolatu du eta martxoaren 7ko astelehenetik martxoaren 13ko igandera bitartean jokatuko da. Bosgarren edizio honetan 25 ostalarik eman dute izena parte hartzeko, iaz baino bost gutxiago. Kazolatxoak 1,50 eurotan salduko dizkigute kontsumitzaileoi, bakoitzak bere ohiko ordutegian. Partaideen zerrenda eta bakoitzaren proposamena Lobiano elkarteak argitaratu duen bi orrikoan jasota dago. Argitalpen horretan parte hartzaileen proposamen bakoitzaren argazkia, osagaien deskripzioa eta kazolatxoari jarritako izena adierazten dira.
Epaimahai teknikoa establezimenduetatik pasako da asteko egun batean bere erabakia hartu eta irabazleak aukeratzeko. Irabazleei sariak eta diplomak entregatuko zaizkie. Gastronomi Jardunaldiak antolatzen dituen Lobiano Elkarteak, jarduera herriko udalaren laguntza jaso du. Lehiaketaren nondik norakoak Lobiano Gastronomi Elkarteak Facebook sare sozialean duen orrian jarraitu ahal izango dira zehaztasun osoz.
Lotutako albisteak
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude